Elkartearen Estatutuak


1. Izena

LEHENENGO KAPITULUA

IZENA

1. artikulua.- ASOCIACIÓN DE PADRES Y MADRES DE ALUMNOS Y ALUMNAS DE Bentades Ikastetxea-Fundación Ventades de Mungia deritxonaren Estatutuak (Erregistro kodea: B/1279/88. 1988ko abenduaren 8koa) aldatu egin dira Euskadiko Elkarteei buruzko bagilaren 22ko 7/2007 LEGEAn, Elkartzeko eskubidea arautzen dauen 1/2002 Lege Organikoan eta  Euskadiko Autonomia Elkarteko IkasleenGuraso Elkarteak araupetzen dituen zezeilaren 10eko 66/1987 Dekretuan ezarrita dagoanaren arabera, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 9 eta 10.13 artikuluetan ezarrita dagoanari jarraituta.

Alkarte horren oinarrietan dagoz Alkarteen Legeak emoten dituan aginduak, Estatutu honeek Legeagaz bat datozan guztian, goberno organoek hartzen dabezan balioko erabagiak  (Legeagaz eta Estatutuokaz bat datozan guztian) eta Eusko Jaurlaritzak onartzen dituan arau-xedapenak (akabuko horreek ordezko balioa baino ez dabe izango).

HELBURUAK

2. Artikulua.- Alkarte honen helburuak ondokoak dira:

  • Gusasoei jarraibideak eta laguntza emotea euren seme-alaben edota ikasleen heziketari jagokon guztian.
  • Ikastetxeak dituan heziketa-jardueretan laguntzea.
  • Ikasleen gurasoek Ikastetxearen gestinoan daukien parte-hartzea sustatzea.
  • Era berean, Alkarte honen helburu izango dira guraso eta ikasleen onerako prestakuntza-jarduera osagarriak antolatzea, besteak beste, euskerea eta euskal kulturea sustatzekoak; baita, indarrean dagoan araudiari eta Estatutuetan ezarrita dagoanari jarraituta, hartzen diran ganerako helburuak bere

EGOITZA SOZIALA

3. Artikulua.- Alkarte honen egoitza nagusia Mungian dago, Bentades kalean, 7. zenbakian. “FUNDACIÓN ESCUELAS VENTADES – BENTADES IKASTETXEA.

Alkarteak beste egoitza batzuk izan ahal izango ditu Erkidego Autonomoan, Batzorde Orokorrak hori erabagiten dauenean.

LURRALDE EREMUA

4. artikulua.- Bere funtzinoak beteteko eremua Euskal Autonomia Erkidegoa izango da gehien baten.

IRAUPENA ETA IZAERA DEMOKRATIKOA

5. artikulua.- Alkartea izaera iraunkorragaz sortu da, eta Ezohiko Batzorde Orokorraren eragabiz baino ez da desegingo, SEIGARREN kapituluan edo Legeetan zehaztuta dagoanari jarraituta.
Alkartearen barruko antolamenduak eta funtzionamenduak demokratikoak izan beharko dabe, eta aniztasuna onartu guztiz. Zuzenbidean erabat deusez izango dira alkartearen oinarrizko eskubidetik kanpo lotzen diran itun, estatuta-xedapen eta erabagiak.

2. Organoak

BIGARREN KAPITULUA

GOBERNU ETA ADMINISTRAZINO ORGANOAK

6. artikulua.- Alkartearen gobernua eta administrazinoa kide anitzeko ondoko organoen ardurea izango dira:

  • Bazkideen Batzorde Orokorra, goreneko organo gisa.
  • Zuzendaritza Batzordea, zuzendaritza iraunkorreko kide anitzeko organo gisa.

BATZORDE OROKORRA

7. artikulua.- Batzorde Orokorra bazkide guztiek osotuko dabe eta horreen borondateak agertzeko gunea da.

Ondokoak dira Batzorde Orokorraren zereginak:

  • Gurasoen Batzordearen jardueren plan orokorra onartzea.
  • Urteko diru-kontuak eta hurrengo urteko aurrekontuarenak aztertu eta onartzea.
  • Zuzendaritza Batzordearen gestinoa onartzea.
  • Estatutuak aldatzea.
  • Batzordea desegitea.
  • Kide anitzeko organoarren presidentea, idazkaria, diruzaina eta ganerako kideak aukeratzea eta kangutik kanpo ixtea; baita bere ikuskaketa eta jarraipena egitea bere.
  • Beste alkarte batzukaz federazinoak edo konfederazinoak osatzea; baita federazino horreek bertan behera ixtea bere.
  • Ondasun higiezinak eskuratzea edo besterentzea onartzea.
  • Gobernu taldeko kideei ordaintzeko erabagia, holan behar izan ezkero.
  • Kuota arruntak eta bereziak ezartzea; dana dala, Batzorde Orokorrak Gobernu Taldeari emon ahal izango deutso eskumen hori.
  • Alkartutako pertsonen behin betiko banaketearen erabagia hartzea.
  • Beste gizarte organo bati emon ez jakon beste edozein eskumen.

8. artikulua.- Batzorde Orokorrak ohiko batzarrak eta ezohiko batzarrak egingo ditu.

9. artikulua.- Batzorde Orokorrari urtean behin gitxienetik ohiko batzarra egiteko deia egin beharko jako, LAUGARREN hiruhilekoan, Zuzendaritza Batzordeak ezarritako egun eta orduan, 7-a), b) eta c) artikuluan aurreikusten diran Erabagiak hartzeko.

10. artikulua.- Batzorde Orokorrak ezohiko batzarra egingo dau Zuzendaritza Batzordeak erabagiten dauenean, bere iniziatibaz, edo bazkideen %67k eskatu dauelako; batzarraren arrazoiak eta helburua azalduko dira eta, beti bere, ondoko gaiak aztertu eta euren ganeko erabagiak hartuko dira:

  • A) Estatutuen aldaketak.
  • B) Batzordea desegitea.

11. artikulua.- Batzorde Orokorra batzartzeko deiak idatziz egingo dira, batzarraren eguna, lekua eta ordua bertan azalduta, baita eguneko gai-zerrendea bere, eta bertan zehaztuko dira landu beharreko gaiak. Deialdia egiten danetik lehen deialdian Batzarra egiten danera, gitxienetik, 15 eguneko tartea itxi beharko da eta, behar izan ezkero, bigarren deialdian ze egun eta ordutan batzartuko dan Batzorde hori bere zehaztu ahal izango da bertan; beti bere bataren eta bestearen artean, gitxienetik, ordu erdiko tartea itxita.
Batzorde Orokorraren batzarrak, ohikoak nahi ezohikoak, boto eskubidedun bazkideen HEREN BAT bertaratzen danean, era baliodunean eratuta lotuko dira lehen deialdian; eta bigarren deialdian, barriz, boto eskubidea daukien bazkide kopurua edozein izanda bere, eratuta lotuko da.

Artikulua.- Batzorde Orokorrak hartzen dituan erabagiak bertan dagozanen edo ordezkari moduan dagozanen gehiengo sinplez onartuko dira, beti bere baiezko botoak ezezkoak baino gehiago diranean. Dana dala, bertan dagozanen edo ordezkari moduan dagozanen gehiengo kualifikatua beharko dabe, baiezko botoek emon diran baliodun botoen erdia gainditzen dabenean, ondoko kasuetarako:

  • a) Alkartea desegitea.
  • b) Estatutuak aldatzea.
  • c) Ondasunak hartzea edo besterentzea.
  • d) Ordezkaritza organoaren kideen ordainketa.

13. artikulua.- Bazkide batek beste edozein bazkideri emon ahal izango deutso bera Batzar Orokorr baten ordezkatzeko eskumena. Eskumen hori idatiz jaso beharko da eta Batzordearen Idazkariari emongo jako, batzarra hasi baino ordu erdi lehenago, gitxienetik. Alkarteak bere egoitza soziala daukan herrian bizi ez diranak, postaz bidali ahal izango dabe euren ordezkaritza egiaztatzen dauen agiria.

ZUZENDARITZA BATZORDEA

14. Artikulua.- Zuzendaritza Batzordea alkartearen interesak kudeatzen eta ordezkatzen dituan organoa da, Batzorde Orokorraren xedapeneta erabagiei jarraituta. Bazkideek baino ezin izango dabe parte hartu organo horretan. Ondokoek osotuko dabe Zuzendaritza Batzordea: PRESIDENTEAK, PRESIDENTEORDEAK, IDAZKARIAK, DIRUZAINAK ETA BOKALAK. Gitxienetik hiru hilabeterik behin batzartu beharko dabe, eta horrez ganera, gizarte mailako jarduerak ondo garatzeko behar dan guztietan bere bai.

15. artikulua.- Zuzendaritza Batzordeko kideak justifikatuta arrazoi barik aitatutako batzarrerara hiru biderrez segiduan edo segidukoak ez diran bost biderrez joango ez balira, kargutik kanpo lotuko litzatekez.

16. artikulua.- Zuzendaritza Batzordea osatzen daben karguak Batzorde Orokorrak aukeratuko ditu eta hiru urteko iraupena izango dabe karguan; baldin eta ez bada euren izendapena barriztuten; izan bere, kasu horretan berraukeratuak izan leitekez.

17. artikulua.- Zuzendaritza Batzordeko kide izateko, ondoko baldintzak bete behar dira:

  • a) Edadez nagusia izatea, eskubide zibilen erabiltze-eskubide osoa izatea eta indarrean dagoan legediak ezartzen dituan bateraezintasun kasuetakoren baten sartuta ez egotea.
  • b) Estatutuetan aurreikusita dagoan eran izendatua izatea.
  • c) Entidadearen bazkidea izatea.

18. artikulua.- Zuzendaritza Batzordeko kidearen kargua, behin Batzorde Orokorrak izendatu ostean, onartzen danean edo kargu hori hartzen danean beteko da. Batzorde Orokorrak, behar izan ezkero, Zuzendaritza Batzordeko kideen dieta eta gastuak ordaintzea ezarri ahali zango dau.

19. artikulua.- Zuzendaritza Batzordeko kideek itxi egingo dabez karguak ondoko kasuetan:

  • a) Agintaldi-epea amaitzen danean.
  • b) Dimititzen danean.
  • c) Bazkide izaten ez jarraitzea, edo horretarako ezintasun-kasuren baten sartzea.
  • d) Batzorde Orokorrak erabagitako barriztapena; Estatutu honeetako 16 artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • e) Heriotza kasuetan.

Kargutik kanpo lotzea a) atalean azaltzen danagaitik gertatzen bada, Zuzendaritza Batzordeko kideek funtzinoetan jarraituko dabe harik eta lehenengo Batzorde Orokorra egin artean; izan bere, bertan izendatuko dira kargu barriak.
b), c), d) eta e) kasuetan, Zuzendaritza Batzordeak berak beteko dau hutsunea aldi baterako izendapen baten bidez; hori, gero, Batzorde Orokorrean aztertuko da eta bertan berretsi edo atzera botako da eta, akabuko kasu horretan jagokkon izendapena egingo da.

Organo horretan egiten diran aldaketa guztien barri emongo da Alkarteen Erregistroan.

20 artikulua.- Zuzendaritza Batzordearen betebeharrak:

  • a) Alkartearen ohiko gestinoa zuzentzea, Batzorde Orokorraren jarraibideen arabera, eta horren kontrolpean.
  • b) Alkartearen jarduerak programatzea.
  • c) Gastu eta sarreren urteko aurrekontua Batzorde Orokorrak onartzeko aurkeztea, baita aurreko urteko kontuen egoerea bere.
  • d) Batzorde Orokorraren batzarretako Gai-zerrendea egitea, eta berorren ohiko eta ezohiko batzarren deialdiak antolatzea.
  • e) Bazkideen proposamen eta iradokizunak jasotea, eta horren arabera, behar diran neurriak hartzea.
  • f) Estatutuetan dagozan aginduak interpretatzea eta bertan egon leitekezan hutsuneak betetzea, beti bere alkarteetarako indarrean dagoan legedia beteta.
  • g) Batzorde Orokorrak aparteko erabagien bidez emoten deutsozan aginpideak betetea, beti bere huts-hutsean bere eskumenekoak ez diranean.

21 artikulua.- Zuzendaritza Batzordeak batzarrak egingo ditu Presidenteak erabagiten dauen guztietan, bai berorren iniziatibari jarraituta edo bai bertako kideren batek eskatuta. Batzarretan Presidentea bera izango da burua; Presidentea ez balego, lehendakariordea izango da burua; eta aurreko biak faltau ezkero, barriz, batzordekiderik zaharrena.
Batzordeak hartutako erabagiak baliozkoak izateko, batzarrean dagozan batzordekideen gehiengoak aldeko botoa emon behar dau. Horretarako, gitxienetik, batzordekideen kopuruaren erdiak egon beharko dau batzarrean. Botoetan bardinketa egon ezkero, lehendakariaren kalitateko botoa izango da erabagiko dauena. Idazkariak batzarren aktak egingo dauz eta akta horreek gero jagokon Liburuan transkribatuko dira.

KIDE BAKARREKO ORGANOAK

PRESIDENTEA

22. artikulua.- Presidenteak bere ganean hartuko dau alkartearen legezko ordezkaritza, eta Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak hartutako erabagiak gauzatuko ditu. Era berean, aitatutako organo bi horreen presidentea izango da.

23. artikulua.- Lehendakariak ondokoak egiteko ahalmena izango dau:

  • a) Zuzendaritza Batzordearen eta Batzar Orokorraren batzar-deiak egin, bilerak bukatutzat emon, bileretan sortzen diran eztabaidak bideratu, eta boto-bardinketa gertatu ezkero, kalitate-botoaren bidez erabagitea.
  • b) Alkartearen ekintzen egitasmoa Zuzendaritza Batzordeari proposatzea eta alkartearen zereginak bultzatu eta bideratzea.
  • c) Baliotasunez erabagitako ordainketak egiteko agintzea.
  • d) Sortzen diran premiazko arazoei urtenbidea emotea, eta egiten dan lehenengo batzarrean horren barri emotea Zuzendaritza Batzordeari.
  • e) Batzorde Orokorrak aparteko erabagien bidez emoten deutsozan aginpideak betetea, beti bere huts-hutsean bere eskumenekoak ez diranean.

PRESIDENTEORDEA

24. artikulua.- Presidenteordeak lagundu egingo deutso Presidenteari, eta Presidenteak aldi batean bere kargua bete ezin badau, presidenteordeak ordezkatuko dau. Era berean, Presidenteak berariaz eskuordetzen deutsozan ahalmen guztiak izango ditu presidenteordeak.

IDAZKARIA

25. artikulua: Idazkariaren lana izango da alkartean sartzeko eskabideak jaso eta tramitatzea, fitxategia eta Bazkideen Erregistro Liburua zaintzea, eta Akta Liburuaz arduratzea eta hori erredaktatzeko ardurea izatea.
Era berean, alkarteen arloan indarrean dagozan legezko xedapenak betetzeaz arduratuko da, erakundearen agiri ofizialen ardurea izango dau, alkartearen liburuen eta artxiboen edukia egiaztatuko dau eta bai Zuzendaritza Batzordeko izendapenen eta bai egoitza sozialaren aldaketen barri emongo dau, eta egin beharreko jakinarazpenak egingo deutsoz jagokon agintari eskudunari.

DIRUZAINA

26. artikulua.- Egindako diru-sarrera eta ordainketen barri emongo dau diruzainak, eta diru-sarrera eta gastuen urteroko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoeraren barri bere emongo dau. Horreek guztiok Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu behar deutsoz, eta Zuzendaritza Batzordeak, barriz, Batzar Orokorrari akabuko horrek onartzeko.

3. Bazkideak

HIRUGARREN KAPITULUA

BAZKIDEAK: ONARTUAK IZATEKO BALDINTZA ETA PROZEDURAK, ETA BAZKIDE-MOTAK

27. artikulua.- Alkarteko kide izan gura dabenek ondoko baldintzak bete beharko dabez:

  • Adin nagusikoak edo adingabe emantzipatuak izatea, norberaren eskubideak erabilteko ezelango lege-baldintzaren menpe ez egotea eta ebazpen judizial irmoaren bidez eskubideen erabilera mugatuta ez edukitzea.
  • Seme/alaba edo tutoretzapekoren bat izatea ikastetxean eskolatuta.

28. artikulua.- Alkartean sartu gura dauanak idatziz aurkeztu beharko dau bere eskabidea, bazkide biren babes-sinadurak bertan dirala, eta presidenteari zuzenduta. Presidenteak eskaeraren barri emongo deutso Zuzendaritza Batzordeari, eta horrek erabagiko dau eskabidea egin duaena alkartean onartuko dan ala ez. Eskatzaileak gora joteko errekurtsoa jarri ahal izango deutso Batzar Orokorrari.

BAZKIDEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

29 artikulua.- Bazkide guztiek daukiez honako eskubideak:

  1. Elkarteen ganeko Legearen edo Estatutuen kontrako erabagi eta jardunak inpugnatzea, inpugnatutako erabagiaren edukiaren barri jakin daben edo jakiteko aukerea izan daben egunetik zenbatzen hasita, 40 egun naturaleko epean.
  2. Alkartearen gobernu- eta ordezkaritza-organoen osakereari, alkartearen kontu-egoerearen eta alkartearen jardueren ganeko informazinoa jasotea.
  3. Alkarteko beste bazkideen nortasuna, diru-sarreren eta gastuen egoerea, eta alkartearen ekintzen garapenaren barri edozein unetan izatea, datu pertsonalak babestea arautegian aurreikusitako moduan.
  4. Batzar Orokorretara joatea, eta batzarrotan berba egin eta botoa emoteko eskubidea erabiltea; baita eskubide hori beste bazkideren baten esku itxi ahal izatea bere.
  5. Alkartearen Estatutuon arabera, alkarteko zuzendaritza-organoetan parte hartzea eta organo horreetako hautatzaile nahiz hautagai izatea.
  6. Indarrean dagozan legeetan zehaztuta dagoan bazkide-fitxategian agertzea, eta alkartearen ikurra, eduki badauka behintzat, erabiltea.
  7. Estatutuen eta, egon ezkero, barne-araudiaren ale bana izatea, eta zuzendaritza-organoei eskakizunak eta kexak aurkeztea.
  8. Talde-ekintza sozialetan parte hartzea eta bazkideentzako tresnak erabiltea (alkartearen egoitza, liburutegiak, eta abar), kasu bakotxean Zuzendaritza Batzordeak aginduten dauen eran.
  9. Bazkideari diziplina-neurriak ezarri aurretik, bazkide horrek idatziz adierazitakoa kontuan hartzea eta neurri horreek hartzea ekarri dabezan arrazoien ganeko azalpenak jasotea. Neurriak hartzeko arrazoien oinarrietan bazkideei jagokezan betebeharrak bete ez egitea baino ezin da egon.
  10. Edozein unetan bajea hartzea. Halanda guztiz, hartu bai baina bete barik itxi dabezan konpromisoak bete egin beharko ditue.

30 artikulua.- Bazkideen betebeharrak ondokoak dira:

  • a) Alkartearen helburuakaz bat etortea eta helburuok beteten laguntzea.
  • Kuotak, derramak eta Estatutuen arabera bazkide bakotxari jagokozan ganerako ekarpenak ordaintzea.
  • Estatutuetatik eratorritako bestelako betebeharrak betetzea.
  • Alkartearen zuzendaritza-organoek baliotasunez hartutako erabagiei jarraitu eta erabagiok betetea.

BAZKIDE IZATEARI IXTEA

31 artikulua.- Ondokoak izango dira bazkide izateari ixteko arrazoiak:

  1. Semeari/alabeari edo tutoretzapekoari ikastetxean baja emotea.
  2. Heriotza.
  3. Bazkidea bere borondatez joatea.
  4. Arrazoi horreekaitik, bazkide izateari ixteko zigorra jasotea: Estatutuotatik eratorritako betebeharrak eta Batzar Orokorrak edo Zuzendaritza Batzordeak baliotasunez hartutako erabagietan ezarritako betebeharrak gurata eta era larrian behin eta barriz hausteagaitik.

ZIGOR ARAUAK

32 artikulua.- Bazkideek behin eta barriz hausten badabez Estatutuak edo Batzar Orokorrak nahiz Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabagiak, Zuzendaritza Batzordeak bazkide horreek zigortu ahal izango ditu.
15 egunetik hilabetera eskubideak kentzetik hasi eta alkartetik betiko kanporatzera arteko zigorra ezarri leiteke, ondorengo artikuluek adierazten daben moduan.
Horretarako, zigorgarriak izan leitekezan jokabideak aztertzeko ikerketa egin daitela erabagi lei lehendakariak. Ikerketaren instrukziogilea idazkaria izango da, eta berak proposatuko deutsoz Zuzendaritza Batzordeari hartu beharreko neurriak.
Zigorra ezartzeko ahalmena Zuzendaritza Batzordeak izango dau, idazkariak ez dau horretan parte-hartzerik izango (instrukziogilea dalako), eta zigorra ezarri aurretik interesdunari entzunaldia eskainiko jako. Zigortzeko erabagia arrazoitu egin beharko da beti, eta erabagi horren aurkako errekurtsoa jarri ahal izango jako Batzar Orokorrari.

33 artikulua.- Bazkideren batek alkartetik kanporatua izateko moduko ustezko egintzaren bat egiten badau, hau da, Estatutuotatik eratorritako betebeharrak eta Batzar Orokorrak edo Zuzendaritza Batzordeak baliotasunez hartutako erabagietan ezarritako betebeharrak gurata eta era larrian behin eta barriz hausten baditu, gertaeren barri izateko, lehendakariak idazkariari agindu leio aurretiazko eginbide zehatz batzuk egin daizala, behar dan informazinoa jasoteko. Eginbideok ikusita, lehendakariak jarduerak artxibatzeko agintzea edo alkartetik kanporatzeko zigor-espedienteari hasiera emotea erabagi lei.

34 artikulua.- Alkartetik kanporatzeko zigor-espedientea hasten bada, idazkariak, gertakariak egiaztatu ondoren, idatzi bat bidaliko deutso interesdunari, leporatzen jakozan karguen barri emoteko. Karguoi erantzuteko, interesdunak bere aldeko arrazoiak azaldu ahal izango ditu hamabost eguneko epean. Epe hori amaituta, Zuzendaritza Batzordearen lehenengo bilkurako gai-zerrendan sartuko da kasua, eta batzordeak hartuko dau erabagia. Erabagian idazkariak ez dau botorik izango, espedientearen instrukziogilea izan da eta.
Alkartetik kanporatzeko erabagia interesdunari jakinarazoko jako eta, era berean, hurrengo ezohiko batzar orokorran errekurtsoa aurkeztu leikela azalduko jako. Hiru hilabeteren barruan batzar horretarako deirik egiten ez bada, errekurtsoa ebazteko batzarrerako deia egin beharko da. Bitartean, Zuzendaritza Batzordeak inputatuari bazkide-eskubideak etetea erabagi ahal izango dau, eta Zuzendaritza Batzordeko kide bada, kargu hori ixten behartuko da.
Kanpoan ixteko Espedientea Batzar Orokorrari aurkezten bajako, idazkariak espedientearen laburpena egingo dau, Zuzendaritza Batzordeak interesdunak aurkeztutako idatziaren eta egintzen barri zehatza emon ahal izateko Batzar Orokorrari; eta Batzar Orokorrak jagokon erabagia hartuko dau horren ganean.

35 artikulua.- Kanporatzeko erabagia arrazoitu egin beharko da beti, eta erabagi horren barri emon behar jako interesdunari . Interesdunak, barriz, eskubidea izango dau auzitegietara joteko, hartu dan erabagia bere ustez legearen edo Estatutuen kontrakoa bada.

36 artikulua.- Bazkideren bati kanporaketaren barri emoten jakonean -nahi berak eskatuta nahi zigorra ezarri jakolako- betebeharren bat bete barik ixten badau, betebeharrok bete daizala eskatuko jako.

4. Ondarea

LAUGARREN KAPITULUA

SORTZE-ONDAREA ETA AURREKONTU-ARAUAK

37 artikulua.- Alkartearen hasikerako ondarea hauxe da: mila eta zortzirehun eurokoa (1.800€).

38 artikulua.- Alkarteak, bere jarduerak aurrera eroateko, diru-baliabide honeek aurreikusten ditu:

  • a) Sarrera-kuotak.
  • b) Erabagiten diran aldian aldiko kuotak.
  • c) Alkartearen ondasun eta eskubideetatik datozan emaitzak, eta legez jasoten dituan diru-laguntzak, legatuak eta dohaintzak.
  • d) Zuzendaritza Batzordeak Estatutuen helburuak lortzeko egin beharrekotzat joten dituan jarduera zilegietatik datozan diru-sarrerak. Alkarte- eta ekonomia-ekitaldia urtekoa izango da, eta urte bakotxeko urtero IRAILAREN 30ean itxiko da.

Jarduera ekonomikoak gauzatuta (zerbitzuak emotea barne) alkarteak lortzen dituan irabaziak bere helburuak betetzeko baino ez dira erabili beharko. Ezelan bere ez dira bazkideen artean banandu, ez eta horeen ezkontideen edota horreekaz antzeko afektibdade-harremanean bizi diran pertsonen artean ezta euren senideen artean bere. Ganera, ezin zango jakez irabazteko asmoa daukien pertsona juridiko edo fisikoei doan laga.

5. Aldatzea

BOSGARREN KAPITULUA

ESTATUTUAK ALDATZEA

39 artikulua.- Estatutuok aldatzea horrexetarako deitutako bazkideen ezohiko batzar orokorrean erabagi behar da. Zuzendaritza Batzordeak hiru bazkidek osatutako batzorde-txostengile bat izendatuko dau, aldaketa-egitasmoa idazteko. Egitasmo hori Zuzendaritza Batzordeak ezarritako jarraibideen arabera egingo da, eta batzorde berak ezarriko dau egitasmoa amaitzeko epea.

40 artikulua.- Aldaketa-egitasmoa epe barruan idatzi eta gero, Presidenteak Zuzendaritza Batzordearen hurrengo batzarreko gai-zerrendan sartuko dau. Zuzendaritza Batzordeak egitasmoa onartuko dau edo, behar izan ezkero, lantaldeari itzuliko deutso, atzera aztertu daian.
Egitasmoa onartu ezkero, Zuzendaritza Batzordeak hurrengo Batzar Orokorraren Ezohiko batzarreko gai-zerrendan sartzea erabagiko dau; edo, ezpabere, horrexetarako batzar orokor baterako deia egitea erabagiko dau.

41. artikulua.- Batzarrerako deiagaz batera, Estatutuetako aldaketen testua bidaliko da, bazkideek egoki iruditzen jakezan zuzenketak Idazkaritzan aurkeztu ahal izateko. Zuzenketa horreek Batzar Orokorrari aurkeztuko jakoz, beti bere batzarra egin baino bost egun lehenago jaso badira Idazkaritzan.
Zuzenketak banaka nahiz taldeka egin leitekez, idatziz egin beharko dira eta aukerako beste testu bat eskaini beharko dabe. Zuzenketak bozkatu ostean, Batzar Orokorrak Estatutuak aldatzeko erabagia hartuko da, eta Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatzen danetik gora baino ez dau eragina izango hirugarrenengan.

6. Desegitea

SEIGARREN KAPITULUA

ALKARTEA DESEGITEA ETA ALKARTE-ONDAREAREN ZERTARAKOA

42 artikulua.- Alkartea ondoko arrazoiakaitik desegin leiteke:

  1. Bazkideek horixe gura dabelako. Nahi hori horrexetarako bildutako ezohiko batzar orokorrean azaldu beharko da.
  2. Estatutuetan finkatutako epea edo baldintza bete diralako.
  3. Beste alkarte batek xurgatu egin dauelako edo beste alkarte batzuakaz bat egin dauelako.
  4. Legez ezarritako gitxieneko bazkide-kopururik ez daukalako.
  5. Epai irmo batek alkartea desegitea agintzen dauelako.
  6. Alkartearen helburuak betetea ezinezkoa dalako.

43 artikulua.- Alkartea desegin ezkero, desegiteko erabagia hartu dauen Batzar Orokorrak Kitapen Batzordea izendatuko dau. Batzorde hori Zuzendaritza Batzordeko lau kidek osatuko dabe eta batzorde horrek dagozan diruen ardurea hartuko dau.
Bazkide eta ganerakoakazko alkarte-betebeharrak bete ostean, geratzen dan alkarte-ondarea, egon badago behintzat, Batzordeak erabagiten dauen irabazi asmo bako ekimenen bati emon beharko jako.

AZKEN XEDAPENA

Batzorde Orokorrak Estatutuok garatzeko Barne-Araudi bat onartu ahal izango dau, baina horrek ez dauz ezertara bere Estatutuotako aginduak aldatuko.