Bentades IGE

Gurasoen Alkartea (GA) hezkuntza komunidadearen beste atal bat da eta, burutzen dauen lanaren bitartez, gure seme-alabentzako ikastetxea hobea egiten laguntzen dau.

Gurasoen Alkarteak Zuzendaritza Batzordea dauka bere lanak eta proiektuak garatzeko. Batzorde hori Urteko Batzordean aukeratzen dau gurasoen talde batek, euren helburua lortzeko ahaleginean aurrera egiteko, hau da, gure ikastetxea hobea egiten laguntzeko.

Gurasoen Alkarteak Ikastetxeko familia guztiak ordezkatzen ditu eta, garatu bidean daukaguzan jarduera eta ekimen guztietan aurrera egiteko, garrantzitsua da ahalik eta gurasorik gehien batzea berton; beraz, egiten dozuen edozein ekarri ondo hartua izango da. Ganera, zenbat eta sakonagoa izan zuon inplikazinoa, orduan eta proiektu gehiago bideratu eta garatu ahal izango doguz eta, ondorioz, emaitzak bere hobeak izango dira.

Hori dala eta, deia egin gura deutsuegu Gurasoen Alkartearen Zuzendaritza Batzordean sartu zaitezen, bideratuta gabilzan jarduera guztiak garatzeko eta sortuko diranak aurrera eroateko.

Dana dala, gurago izan ezero, Batzordeari laguntza puntualak emoteko erea bere badaukazue, hau da, jarduera eta une zehatzetan.

Gurasoen Alkarteagaz hartu-emonetan parau gura badozue, bialdu mezua helbide honetara ampabentades@gmail.com

Agur,

Zuzendaritza Batzordea

Gaur egunean zuzendaritza Batzordea osatzen daben kideak

PRESIDENTEA:

Izaskun Elortegi Kaiero

PRESIDENTEORDEA:

Nerea Frías Ruiz

IDAZKARIA:

Ainhoa Llona Eizagirre

DIRUZAINA:

Mónica Sordovilla González

BOKALAK:

Unai Castillo Gallastegui
Maribi Egia Renteria
Begoña González Álvarez
Saioa Landa Docio
Maite Landa Elorduy
Eider Santa María Cortés
Olga Tejedor Romo
Yaremis Torres García
Raquel Zabala Bilbao