Mungia promoverá la alimentación saludable (DEIA)

Proiektuak bertako produktuen kontsumoa sustatuko du ikastetxeetan

Iratxe gaztañaga

Miembros de la Asociación Saharakide de familias acogedoras de Mungialdea. (Foto: ayuntamiento de mungia)

Miembros de la Asociación Saharakide de familias acogedoras de Mungialdea. (Foto: ayuntamiento de mungia)

Mungia. Mungiako Gizarte Zerbitzu Sailak, Butroi-Bizirik elkartearen eskutik hasitako herri-mugimendua indartzeko asmoz, elikadura osasuntsuaren aldeko proiektu bat abiatuko du datorren kurtsotik aurrera.

Izan ere, Butroi Bizirik/En Transición mugimenduak hainbat urte daramatza herrian lanean garapen jasangarri baten alde. Era berean, elkarte horren barruan komisio ezberdinak dituzte horrekin lotutako hainbat gai lantzeko, besteak beste, elikadura: kontsumo taldeak bultzatuz, bertako produktuen kontsumoa sustatuz, eta abar. Udalaren aldetik, Mungia Slow mugimenduaren kide da, eta beraz bertako kultura, ohiturak eta tokiko produktuen balorizazioa eta berreskuratzea du helburu.

ikasten Bide horretatik, egoki elikatzen ikastea ezinbestekoa izaki, umetatik hastea oinarrizkoa da. Horretarako, Mungiako Udalak hainbat ekintza eta proiektu antolatzen ditu herriko ikastetxe guztiekin batera, batez ere ohitura osasuntsuak eta baloreak sustatzeko (berdintasuna, solidaritatea, interkulturalitatea, drogamenpekotasunen prebentzioa, euskararen erabilera sustatzeko, eta abar.). Horien artean, elikadura osasuntsuaren gaia lantzen da, batez ere Lehen Hezkuntzan (gosariak duen garrantzia, barazkiak eta frutak jan behar direla, gozoki eta txutxerien kontsumoa neurtu behar dela…).

Aurkeztutako proiektuak ikastetxe, guraso-elkarte eta herriko beste agente batzuen parte-hartzea izango du

Hala ere, elikadura osasuntsua lantzeko orduan elikaduraren oinarria ahaztuta geratu ohi da: elikagaiak nondik datozen, produkzioak eta kontsumoak duen eragina, bertako produktuak erabiltzearen garrantzia…azken finean elikadurarekin lotutako beste balore sozial eta komunitario batzuk.

Butroi Bizirik/En Transición-en bitartez Herrien Bidezko Elikadura izeneko erakundeak Mungiako Udalari elikadura jasangarriaren gaineko proiektu bat aurkeztu zion. Modu berean, udalak herriko ikastetxeetan aurkeztu zuen, eta bertan prest agertu ziren egitamoan parte hartzeko. “Datorren ikasturteari begira, guraso-elkarteen eta herriko beste agente batzuen presen-tziarekin batera lantzeko asmoa dugu”, diote udaletik.

Hasteko, irailean ikastetxe bakoi-tzean formakuntza bat egingo da irakasleei eta jantokiko arduradunei zuzenduta. Formakuntza horren helburu nagusia izango da elikagaien jatorriaz, produkzioaz eta kontsumoaz informatzea eta horrek dakartzan eraginak azaltzea, eta beste ikuspuntu bat lantzen hasteko tresnak eta baliabideak eskaintzea.

Hortik aurrera, ikasturtean zehar hainbat ekintza antolatuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo ezberdinetako ikasleei egokituta. Gainera, herri mailan sortu den mugimendu hau garatzen eta laguntzen joateko, herrian ere jarduerak antolatuko dira urte osoan zehar: irteerak, tailerrak, hitzaldiak, pelikulen proiekzioak, eta abar.