En Mungia “GURASOLAGUN”

Batzuetan zaila izaten da kalean euskara erabiltzea. Horretarako hainbat arrazoi daude: konfiantza falta, lotsa, ingurune erdalduna… Eta denok dakigu erabiltzen ez dena ahaztu edo
galdu egiten dela. Asko dira egoera honetan dauden gurasoak eta horretaz jabeturik, Mungian gurasook euskara praktikatzeko programa jarri nahi dugu abian.

> GURASOLAGUN helburuak:

Gurasolagun mintzapraktika egitasmoen aldaera da. Helburu nagusia guraso eta semealaben arteko hizkuntza ohituretan eragitea da, hau da, euskararen erabilera, atxikimendua
eta motibazioa handitzeko programa da. Gurasolagunen antolatzen diren ekintzak aisialdiarekin erabat lotuta daude. Bertan familia eta errealitate ezberdinak elkartzen dira,
horiek aprobetxatuko ditugu bizipenak trukatu eta motibazioa handitzeko.

> GURASOLAGUN en parte-hartzaileen profila
Egitasmo hauen parte-hartzaileak eskola adineko umeen gurasoak dira, 2-10 urte bitartekoak gehien bat eta beraien seme-alabak. Parte-hartzeko maila minimoa bidelariarena
da, 1B maila eta ez da beharrezkoa guraso biak egotea. Batzuetan gurasoak ez diren beste senideren bat egon daiteke, aiton-amonak, esaterako.

> Ekintza osagarriak
Herriko euskaldunek eta euskara ikasleek elkar ezagutu eta ekintzak, hitzaldiak, mendira joateko, dantzak edo kantak ikasteko, … Norberaren zaletasunak kontuan hartuta
antolatzen ditugun ekintzak.

Izen ematea Ikastetxean edo Uribe Butroeko AEK Euskaltegian:
kinttopeko@aek.eus edo 607 601 302 telefonoan
Parte hartzea doakoa da.

Mungian ere, Gurasolagunekin #PRAKTIKATU ETA BIZI